Lege-oharra 

Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, erabiltzaileari jakinarazten diogu GASSÓ CIMNE INERGY S.L. sozietatea dela comunidad-energetica.net webgunearen titularra, eta honako hauek direla sozietatearen identifikazio-datuak:

Sozietatearen helbidea: Carrer de Terol, 55
CP: 08012
Herria: Barcelona
Probintzia: Barcelona
CIF: B65869273
Helbide elektronikoa: [email protected]
Erregistro-datuak: Inscrita al Registro Mercantil de Barcelona.

1. Webgunera sartzea

Lege-oharrak webgunerako sarbidea eta haren erabilera arautzen du, eta helburua da erakundearen zerbitzuak eta produktuak ezagutzera ematea eta Interneteko erabiltzaile guztiei ematea sartzeko aukera. 

Webgunera sartzeak eta/edo hura erabiltzeak erabiltzaile izaera ematen dio hori egiten duenari eta, aldi berean, esan nahi du erabiltzaileak inolako salbuespenik gabe onartzen dituela baldintza orokor hauek, bai eta Atariaren edo hari lotutako zerbitzuen erabilera arautuko dituzten beste baldintza partikular batzuk ere, hala badagokio. 

Erabiltzaileak, Webgunea erabili nahi duenean, arretaz irakurri behar ditu Lege-oharra eta Pribatutasun- eta Cookie-politikak, izan ere, GASSÓ CIMNE INERGY S.L. sozietateak ahalmena izango du, edozein unetan eta aldez aurretik abisurik eman gabe, edukiak eta zerbitzuak, webgunera sartzeko eta webgunea erabiltzeko xedapen hauek eta, oro har, Webgunearen diseinua eta antolaera osatzen duten elementuak aldatzeko edo eguneratzeko. Webgunera sartzeko eta hura erabiltzeko baldintzak onartzen ez badituzu, arren eskatzen dizugu ez ditzazula erabili Webgunea eta haren edukia. 

2. Webgunea erabiltzea

Webgunea zein zerbitzuei eta/edo jarduerei buruzko informazioa modu arduratsuan erabiltzeko konpromisoa hartzen du erabiltzaileak, aplikagarria den araudia beteta, bai eta moralarekin eta ohitura onekin lotutako oro har onartu ohi diren arauak, ordena publikokoak, webgunera sartzeko eta hura erabiltzeko baldintzak eta Webgunean ezartzen den beste edozein baldintza ere. 

Gainera, edukiak testu honetan debekatzen diren legez kontrako helburuekin edo ondoreekin ez erabiltzeko konpromisoa hartzen du; baita hirugarrenen eskubideak eta interesak urratzen dituzten helburuekin edo edukien, beste erabiltzaile batzuen edo Interneteko edozein erabiltzaileren edukiak kaltetu, erabilezin bihurtu, gainkargatu eta hondatu helburuz edo edukiak normaltasunez erabiltzea galarazten duen beste edozein modutan ez erabiltzeko konpromisoa ere.

3. Webgunearen funtzionamendua

Erabiltzaileak Lege-oharrean edo Pribatutasun-politikan eta Cookien politikan jasotzen diren baldintzak betetzen ez baditu, GASSÓ CIMNE INERGY S.L. sozietateak eskubidea izango du erabiltzaileari Webgunera sartzeko aukera mugatzeko, eteteko eta/edo galarazteko, horretarako beharrezko edozein neurri tekniko hartuta. GASSÓ CIMNE INERGY S.L. sozietateak bere esku dagoen guztia egingo du Webguneak uneoro behar bezala funtziona dezan, akatsak saihestuz edo gerta litezkeen akatsak konponduz eta edukiak eguneratuta mantenduz. Nolanahi ere, GASSÓ CIMNE INERGY S.L. sozietateak ez du bermatzen uneoro egongo denik Webgunera sartzeko aukera, ezta edukietan batere akatsik egongo denik ere.

4. Erantzukizuna

Erabiltzailea da Webguneko edozein informazio edo mekanismoren erabileraren erantzule bakarra. 

GASSÓ CIMNE INERGY S.L. sozietateak ez du bere gain hartuko erabiltzailearen hardwarean eta/edo softwarean Webgunera sartzearen eta hura erabiltzearen ondorioz gerta litezkeen kalteen gaineko erantzukizunik. Halaber, ez du hartuko bere gain Webgunera sartzeagatik eta/edo Webguneko informazioa erabiltzeagatik sor litezkeen kalte eta/edo galera horien gaineko erantzukizunik eta, zehazki, sistema informatikoetan gerta litezkeen edo birus eta/edo eraso informatikoen, erorketen, eteteen edo komunikazioetan eta/edo Interneten gertatutako akatsek eragindako kalte eta/edo galeren gaineko erantzukizunik. 

Erabiltzailea izango da Lege-oharra, Pribatutasun-politika eta Cookien politika onartu izanaren ondorioz eta aplikagarria den araudiaren arabera bete behar duen edozein obligazio ez betetzearen ondorioz GASSÓ CIMNE INERGY S.L. sozietateak jasan ditzakeen kalteen eta/edo galeren erantzulea. 

5. Estekei buruzko politika (gure webgunea estekatzea eta estekatutako webguneak)

a) Gure webgunea estekatzea:

Webgune batean webgune honetarako esteka txertatzeko asmoa dutenek indarrean dagoen legeria bete beharko dute, eta ezin izango dute txertatu eduki desegokirik, legez kontrakorik, pornografikorik, bortitzik, etab. 

GASSÓ CIMNE INERGY S.L. sozietatea inola ere ez da izango webgunearen edukiaren erantzulea, eta kontuan izan behar da ez duela webgune horietako edukia sustatzen, bermatzen, gainbegiratzen eta gomendatzen. 

Gure webgunerako esteka duen webguneak aurrez adierazitako alderdiren bat betetzen ez badu, esteka berehala ezabatzeko obligazioa izango du. 

b) Estekatutako webgunea:

Webgune honetan beste batzuen webguneetarako estekak sar daitezke, erabiltzailea horietara sartu ahal izan dadin. Hala ere, GASSÓ CIMNE INERGY S.L. ez da estekatutako webgune horien edukiaren erantzule izango; aitzitik, Erabiltzailea izango da, webgune horietara sartzen den aldiro, sarbideak onartzearen eta egiaztatzearen ardura izango duena. Esteka edo aipamen horiek sartzeak ez du esan nahi orriaren eta orri horiek dauden lekuen titular diren pertsonen edo erakundeen arteko harremanik dagoenik, ezta webgune horiek babestu, onartu edo komertzializatzeko helbururik dagoenik ere. 

6. Edukien gaineko jabetza intelektuala eta industriala

GASSÓ CIMNE INERGY S.L. sozietatea edo haren lizentzia-emaileak dira Webguneko Edukien jabetza intelektualeko eskubide guztien titularrak, edukitzat jota Webguneko diseinu, datu-base eta ordenadoreen azpi-programa guztiak (iturburu-kodea barne), bai eta Webgunea osatzen duten elementuak (testuak, grafikoak, argazkiak, bideoak, koloreak, etab.), egitura, ordena eta beste ere. Markei eta izen komertzialei dagokienez (“ikur bereizgarriak”), GASSÓ CIMNE INERGY S.L. sozietatearen edo lizentzia-emaileen titularitatekoak dira. 

Erabiltzaileak Webgunea erabiltzeak ez dakar berarekin jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubiderik lagatzea. Erabiltzaileak erabat debekatuta du Edukiak edo Ikur bereizgarriak erreproduzitzea, kopiatzea, banatzea, eskura jartzea edo beste edozein modutan publikoki komunikatzea, eraldatzea edo aldatzea, baldin eta dagozkion ustiakuntza-eskubideen titularraren baimenik gabe egiten bada, edo legez baimenduta ez badago.

7. Publizitatea

Publizitate-edukiak edo babesletzakoak sartu ahal izango dira Webgunean. Iragarleak edo babesleak izango dira Webgunean sartzeko bidalitako materialak kasuan kasuan aplikatu beharreko legeak betetzen dituztela ziurtatzearen arduradun bakarrak. 

GASSÓ CIMNE INERGY S.L. sozietatea ez da izango publizitate-edukiek edo babesleen edukiek izan ditzaketen akatsen, zehaztasun falten edo irregulartasunen erantzule izango.

8. Legeria aplikagarria

Espainiako legeriaren arabera eraendu eta interpretatuko da Lege-oharra. 

Webgunera sartzearen ondorioz sor litekeen edozein gatazka konpontzeko, kontsumitzaileei eta erabiltzaileei buruzko araudiaren arabera dagozkion epaitegi edo auzitegietara joko da.

9. Harremanetarako

Lege-ohar honi buruzko edozein galdera edo iruzkin egiteko, ondorengo helbide elektronikora idatzita jar zaitezke gurekin harremanetan: [email protected] 

 

10. Irudiak

Adimen artifizial bitartez sortukoak dira irudiak, eta ondoren adierazten den webgunetik eskuratu dira: