Cookien politika 

Webgune honek bere cookieak eta beste batzuenak erabiltzen ditu, erabiltzaileak errazago nabiga dezan eta bisitariei eskaintzen zaizkien zerbitzuak eraginkorragoak eta pertsonalizatuagoak izan daitezen. Webgunean erregistratuz eta/edo, besterik gabe, nabigatuz gero (cookieak onartzeko gaitutako nabigatzailearekin), erabiltzaileak cookieak instalatzeko baimena ematen du, baldin eta horren aurka azaltzen ez bada, cookieen politika honetan xehatzen den bezala. 

Aldizka eguneratu egiten dugu gure cookie-politika. Helburua da cookieen erabilera, erabiltzen diren cookieen helburua eta cookieak kudeatzeko dauden aukerak ulertzen laguntzea. 

Erabiltzaileek uneoro eskura dezakete informazio hau, webgunean gaitutako estekaren bitartez. Halaber, haren nabigatzaileak ematen dizkion aukeren bitartez, cookieen onespenari buruzko lehentasunak alda ditzake erabiltzaileak.

1. Zer da cookie bat?

Cookie bat testu-fitxategi txiki bat da, webgune batek gorde eta erabiltzailearen nabigatzailera bidaltzen duena. Cookieek erraztu egiten dute webgune bat erabiltzea eta webgunean nabigatzea, eta funtsezkoak dira Interneten funtzionamendurako, zerbitzu interaktiboak ematerakoan abantaila ugari emanez. 

Adibidez, erabiltzailearen saioa kudeatzeko (pasahitza gutxiagotan sartu beharko du erabiltzaileak), eskaintzen diren zerbitzuak hobetzeko edo webgunearen edukiak erabiltzailearen lehentasunetara egokitzeko erabiltzen dira cookieak.  

Cookieak “saiokoak” izan daitezke, erabiltzailea cookieak sortu dituen webgunetik irteten denean ezabatzen direnak, edo “iraunkorrak” izan daitezke, data jakin batera arte ordenagailuan jarraitzen dutenak. 

Halaber, cookieak “norberarenak” izan daitezke, hau da, erabiltzailea sartu den eta zerbitzu jakin bat eskatu dion domeinuak berak kudeatzen dituenak (kasu horretan, enpresaren titularitatekoak dira) edo “beste batzuen cookieak”, erabiltzailearen ekipora hura sartu den domeinutik ez beste batetik bidali direnak. 

2. Webguneak erabiltzen dituen cookie motak

Barne-erabilerako cookieak (geureak) 

Webgune honek barne-erabilerako cookieak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtziona dezan. Zehatzago azalduta, webgune honek ondorengo helburuetarako erabiltzen ditu cookieak: erabiltzailearen egiazkotasuna ahalbideratzeko; erabiltzaileak orrian nabigatzen duenean saioari eusteko; produktu edo zerbitzu bat kontratatzeko; erabiltzaileak hautatzen dituen hizkuntza-lehentasunak ezartzeko.

  • COOKIEA: Cookieen erabilera onartzea.
  • IZENA: cookieyes-consiente
  • IRAUPENA: Urtebete
  • HELBURUA: Erabiltzaileen baimen-lehentasunak gogoratzea, hurrengo bisitetan haren lehentasunak errespeta daitezen. Ez du bisitarien informazio pertsonalik biltzen eta gordetzen.  
    Nabigatzailearen aukeretan cookieak blokeatu eta haiek desaktibatuz gero, baliteke webgunearen funtzionalitate batzuek behar bezala ez funtzionatzea.
Cookie analitikoak

Webgune honek barne-erabilerako cookieak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtziona dezan. Zehatzago azalduta, webgune honek ondorengo helburuetarako erabiltzen ditu cookieak: erabiltzailearen egiazkotasuna ahalbideratzeko; erabiltzaileak orrian nabigatzen duenean saioari eusteko; produktu edo zerbitzu bat kontratatzeko; erabiltzaileak hautatzen dituen hizkuntza-lehentasunak ezartzeko.

  • COOKIEA: Cookieen erabilera onartzea.
  • IZENA: _ga_*J59G1QHY98, _a
  • IRAUPENA: 2 urte
  • HELBURUA: Google Analyticsek instalatzen du, eta bisitariei, saioei eta kanpainei buruzko datuak kalkulatzen ditu; gainera, webgunearen erabileraren jarraipena  egiten du, analisi-txostena prestatzeko. Cookieak modu anonimoan gordetzen du informazioa, eta ausaz sortutako zenbaki bat esleitzen dut, bisitari bakarrak identifikatzeko. 

3. Cookieei buruzko aukerak

Uneoro, eta nabigatzailea instalatu edo martxan jarri bitartean, erabiltzaileak cookieen instalazioa onartzeko edo ez onartzeko aukera du, edo cookie mota jakin batzuek instalatzeari uko egiteko aukera, hala nola publizitate-cookieak edo beste batzuenak instalatzeari uko egitekoa. Saio bakoitzaren ondoren, erabiltzaileak gordetako cookie guztiak edo haietako batzuk ezaba ditzake. Halaber, cookieak aktibatzeko aukera ere badu erabiltzaileak. 

Nabigazio pribatuak aukera ematen du nabigazioaren historiala, webguneetara sartzeko pasahitzak, cookieak eta erabiltzaileak bisitatzen dituen orriei buruzko bestelako informazioa gorde ez dadin. 

Arrastoari ez jarraitzeko funtzioa ere badago: kasu horretan, nabigatzaileak webguneei eskatzen die ez diezaietela jarraitu erabiltzailearen nabigazio-ohituren arrastoari, adibidez, haien intereseko publizitaterik ez bidaltzeko helburuz. 

Cookieak kudeatzeko aukerei buruzko informazio guztia eskuratzeko, nabigatzailearen laguntza kontsultatzea gomendatzen dugu. Jarraian, ohikoenak diren nabigatzaileetan cookieak kudeatzeko estekak erakusten dizkizuegu: