Pribatutasun-politika

Datu Pertsonalen Babeserako eta eskubide digitalak bermatzeko 2018ko abenduaren 6ko 3/2018 Lege organikoari (LOPD-GDD), datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduari (EB) eta Datuen Babesaren arloan dagokion araudiari jarraikiz, zera jakinarazten die GASSÓ CIMNE INERGY S.L. sozietateak Erabiltzaileei:

1. Datuen Babesari buruzko oinarrizko informazioa

ErantzuleaGASSÓ CIMNE INERGY SL
B65869273
Calle de Terol, 55 08012, Barcelona
hola@comunidad-energetica.net
Helburua Erabiltzaileek egiten duten nabigazioaren eta/edo kontsulten ondorioz erakundeak eskuratzen dituen datuak kudeatzea. 
Komunikazio komertzialak bidaltzea, erabiltzaileak baimentzen badu
Legitimazioa Interesdunaren baimena
Hartzaileak Datuak ez zaizkio beste inori emango, legezko obligazioak betetzeko edo erabiltzaileak hala baimenduta izan ezik
EskubideakDatuak eskuratzeko, zuzentzeko, aurkaratzeko eta ezabatzeko eskubidea, bai eta datuen tratamendua mugatzekoa, tratamenduaren aurka azaltzekoa eta datuen eramangarritasunerako eskubideaz baliatzekoa ere. Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko 3/2018 Lege Organikoak –679/2016 Erregelamenduarekin (EB) bat datorrenak– arautzen ditu eskubide horiek, eta ondoren adierazten den posta-helbidera edo helbide elektronikora idatzita balia daiteke eskubideez: Bartzelonako (PK: 08012) Terol kaleko 55. zenbakia, edo info@inergybcn.com
Hala ere, interesdunak Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren aurrean erreklamazioa aurkezteko eskubidea ere izango du (aepd.es),erakundeak araudia urratzen badu.
Eskubideak urratu izanagatik, salaketa aurkeztu daiteke AEPD agentziaren aurrean.
Datuak gordetzeaDatuak zertarako bildu diren, helburu horietarako tratatu beharreko denboraz gordeko dira.

Webgune honetako inprimakien bitartez edozein informazio-eskaera bidali baino lehen, erabiltzaileak pribatutasun-politika onartu behar du, datuak adierazitako helburuekin tratatzeari dagokionez haren berariazko baimen informatua eman dezan.

2. Nahitaezkoa al da webguneko inprimakietan eskatzen den informazio guztia ematea?

Webguneko inprimakiei dagokienez, “nahitaezko” gisa markatutako eremuak bete behar ditu Erabiltzaileak. Erabiltzaileak eskatzen zaizkion datu pertsonalak ematen ez baditu edo osorik ematen ez baditu, baliteke GASSÓ CIMNE INERGY S.L. sozietateak haren eskaerei ezin erantzun ahal izatea eta, ondorioz, GASSÓ CIMNE INERGY S.L. sozietatea eskatu zaizkion zerbitzuak ez emateagatik edo osorik ez emateagatik egotz dakiokeen edozein erantzukizunetatik salbuetsita geldituko da. 

Erabiltzaileak GASSÓ CIMNE INERGY S.L. sozietateari ematen dizkion datu pertsonalak eguneratuak izan behar dira, erregistroetako informazioa eguneratuta egon dadin eta akatsik izan ez dezan. Erabiltzailea izango da ematen dituen datuen egiazkotasunaren erantzulea.

3. Zein segurtasun-neurri ditu erakundeak?

GASSÓ CIMNE INERGY S.L. sozietateak jakinarazten du Erabiltzailearen datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta datu horiek aldatzea, galtzea, baimenik gabe tratatzea eta/edo eskuratzea galarazteko beharrezkoak diren segurtasun-neurri teknikoak eta antolakuntzakoak dituela ezarrita, kontuan hartuta teknologiaren egoera, gordetako datuak nolakoak diren eta nolako arriskuak dituzten –gizakiaren ekintzaren zein ingurune fisiko edo naturalaren ondoriozkoak–, indarrean dagoen araudiak aurreikusten duenari jarraikiz. 

GASSÓ CIMNE INERGY SL enpresak ondorengo sare sozialetan ditu profilak: